
MARTA YOGA
Anastasia Da Silva
Ene burua berriz aurkitzeko hurbildu nintzen Yogara, oreka berreskuratzeko eta ene gorputzaz berriz jabetzeko beharra sentitu nuen momento hartan.
Laster, praktika hau ezinbestekoa bihurtu zen enetzat. Mugikortasuna hobetzen, gorputza indartzen eta haren gaitasunak ezagutzen lagundu dizkit, eta, aldi berean, arnasketari esker, lasaitasun handiagoa kausitzen. Gaur egun, yoga arrunt ene bizitzaren parte da. Etengabe garatzen ari den praktika da, norberaren erritmoa errespetatzen eta bideko urrats bakoitzaz gozatzen ikasten dugu.
Maila guzietara egokitutako kurtso sinpleak, atseginak eta orori idekiak eskaintzen ditut, mugimendua, arnasketa eta erlaxazioa uztartuz. Bakoitza bere erritmoan aitzinatzen da, presiorik gabe eta perfekzioaren xeka ibili gabe.
Norberarentzat une bat : mugitzeko, arnasteko eta praktikaz gozatzeko.
KONTAKTUA
06 88 01 80 40
anastasiadasilva@yahoo.fr
